Nuestro próximo evento

Hitzaldia: Zein da nire pisu ideala?

Zein da nire pisu ideala? Zenbat pisatu beharko nuke? Zenbat aldiz izan duzu pisu konkretu bat buruan bueltaka, zenbaki konkretu bat…

Saio honetan, gure nahia eta desiren jatorria bilatu eta aztertuko dugu. Izan ere, askotan esan dugu: “kg 1 edo 2 kg kendu nahi ditut edota 5 kg soberan ditut edo falta zaizkit”.

Baina… zergatik 5 ta ez 4? Zergatik 2 eta ez 3? Nondik dator pisu ideala

Honen ildotik, ondorengo gaiak jorratuko ditugu hitzaldian:

  1. Pisu ideal kontzeptuaren jatorria
  2. Osasuna zenbaki baten bidez neurtu daiteke?
  3. Gorputzaren objetifikazioa (kosifikazioa)
  4. Pisua, gorputzaren forma edo irudia eta osasuna, loturik daude?

1. Pisu ideal kontzeptuaren jatorria

Duela urte asko, 1832 an, Quetelet matematikariak, populazioa sailkatzeko indize bat sortu zuen, gaur egun GMI (gorputz masa indizea) edo erderaz IMC (índice de masa corporal) bezala ezaguna dena. Gizonezko zurietan oinarritu zen ekuazioa sortzeko eta inolaz ere ez zegoen pertsonak indibidualki neurtzeko sortua.

Orduan, ze helburuarekin hasi zen pertsonekin erabiltzen? helburu ekonomikoarekin.

Aseguratzaileak pisua arrisku faktore isolatu bezala hasi ziren erabiltzen beraien klienteak zirenei gehiago edo gutxiago kobratzeko pisuaren arabera.

Horren aurrean, Ancel Keys fisiologoak erakutsi nahi izan zien zein oker zebiltzan eta kontra egiteko IMC erabili zuen 7000 pertsonei neurketa eginda ikus zezaten pisua bakarrik ez zela erabakiorra osasuna neurtzeko.

Ordutik aurrera, Quetelet indizea zena IMC izendatu zuten eta osasun parametro indibidual moduan erabiltzen hasi ziren (nahiz eta, populazioa aztertzeko izan eta ez pertsona indibidualak aztertzeko).

2. Osasuna zenbaki baten bidez neurtu daiteke?

Erabil al daiteke zenbaki bat osasuna neurtzeko parametro bezela? Errealista da desiratzen dudana? Nondik dator desira hori? Zein da nire pisu ideala eskuratzearen atzean dagoena?

Urteak pasa dira eta… zergatik jarraitzen dugu garrantzia ematen GMI-ari frogatu denean pertsonaren osasuna aztertzeko ez dela osasun parametro baliogarria? 

Zergatik jarraitzen dute osasuna indibidualki neurtzeko erabiltzen baldin badakigu ez zela horretarako sortu? Zergatik eman garrantzia zenbaki bati gure pisuak edota gure GMI-ak ez duela gure osasuna definitzen jakin badakigu?

3. Emakumearen gorputzaren objetibazioa (kosifikazioa)

Argaltasuna osasun balore positiboa konsideratu izan ohi da (gizentasuna negatiboa kontsideratzen den bezala, hemen kontatzen genizun) nahiz eta jakin, pertsona argal asko ez daudela osasuntsu.

GMI-a altu duten pertsona askok osasun paregabea dutela badakigu, tartean kirolariak, adibidez.

Zergatik ordea,  garrantzitsu bihurtu zenbaki hori, zure gorputzarekin edo osasun fisiko/mentalarekin zerikusirik ez duenean? 

Erantzun konplexua da baina norberak atera ditzala bere ondorioak:

  • Argala izateko mezuak jasotzen ditugu momenturo, argaltasuna edo gorputz argalak profesionaltasunarekin, esfortzuarekin, seriotasunarekin eta abar lotuz.
  • Dieta ezberdinak proposatzen dizkigute eta leloa ez da izaten “egon zaitez osasuntsuago” baizik eta  “argaldu ezazu X ez dakit zenbat denboran”
  • Kaloriak zenbatzeko kalkulagailuak eman dizkigute. Zenbat eta gutxiago jan orduan eta hobe. Zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta hobe:  eta nola dakit ez dakit zenbat kaloriak dituen elikagai honetatik zenbat iristen zaizkidan niri? 
  • Energia bajuko produktu arrosa eta moreak ere sortu diztuzte (denentzat sortuak… baina moreak eta arrosak)… jan litxarkeri hau, ez da osasuntsua baina kaloria gutxi ditu…  zer da hobea? energia baxuaarekin sortu duten produktu prozesatua edo berezko elikagaia?
  • Gaur egun ere, oraindik emakumearen gorputza dago beti fokoan barrukoari inungo kasurik egin gabe. Zein arropa daraman, zer ahalko lukeen jantzi pisu hau izango balu, gorputz forma hau ez badu soluzioak emanez, daukagun gorputza ondo ez balego bezela: dieta hau erabilita, gorputz hau lortuko duzu (gorputz horren atzean pertsona bat dago, bere berezitasunekin). Ez baduzu forma konkretu hau, dieta hau, krema hauek daude eta ariketa fisiko konkretu hau… eta bestela operazio hau dago.

“Querer es poder”, ez dator bat gutzion errealitatearekin. Errealitate ezberdin asko gaude. Familiarra, ekonomikoa, soziala… 

Etxera joan ta eseri besterik ez baduzu egin behar, afaria mahaian zerbitzen badizute, entrenatzeko orduak eta entrenatzaile pertsonala baduzu… ez zara nire errealitate berean bizitzen. Errealitate asko eta asko daude eta norbere exigentziak honen arabera egokitu beharko lirateke.

4. Pisua, gorputzaren forma eta osasuna, loturik daude?

Gorputz normatibo horren atzean, hau da, aldizkarietan azaltzen diren modeloen gorputz horien atzean, askotan ez dago osasunik. Ez fisikoa ezta mentala ere.

Zenbat alditan entzun ditugu modelo hauen testigantzetatik benetazko portaera kezkagarriak eta osasun eza azalduz?

Gorputz horien atzean, sufritzen dagoen pertsona bat dago. Pertsona horiek askotan ez dute ez osasun fisikorik, ez mentalik. 

Edertasunaren estandarrak, gure gorputzari zenbaki bat jartzen dio (eta aldatzen joaten da historikoki), nota jarriko balio bezela. “Zu “bikain” edo “oso ondo” egon zaitezke GMI honekin edo beste honekin edo kilo hauen artean”.

Objetizatzen gaituzte:

  • Zure balorea pertsona bezala eta zure osasun fisiko eta mentala ez datoz bat itxura konkretu batekin. Eta hala bada, estigmatizazioagatik izan daiteke. 
  • Zure osasuna zenbaki konkretu batek definitzen badu edo zure osasuna gorputz forma konkretu baten araberakoa bada, balorea itxura fisiko horrek dauka, hau da kanpokoak, barruan duzun horri kasurik egin gabe.
  • Besteetan erreflejatua ikusten gara (ispiluan ikusten garen bezela) eta hauek nigandik jasotzen duten pertzepzio horrek eragingo du niri nire burua gehiago edo gutxiago gustatzea.
  • komunikabideek askotan kanpoko itxurari ematen diote garrantzia pertsona bati buruz ari direnean. Batez ere emakumetan: zer duen jantzita, nola orraztu den… ez bere balore profesional edo pertsonaleei.

Zenbaki batek ez du ezer adierazten eta gorputz forma konkretu bat ez doa zenbaki bati lotuta. Zenbakiak, pisua, kiloak… ez dira osasunaren adierazle. Pisua jeitsita ere, kiloak kenduta ere, ez da gorputz forma bat lortzen. Ezta osasuna lortzen ere. 

Ikusten duzunn bezela, saio honetan ere, aurreko saioetan aipatutako ideia batzuetatik tiratzen jarraitu dugu. Izan ere, dena erlazionatuta dago. Eta nola ez, oraindik gehiago tirako dugu beste ideia eta kontzeptu askotatik, zeren:

NOLA ZAINDUKO DUGU GURE GORPUTZA,  GUSTOKO EZ BADUGU?