Planifikatzailea

3,00

Descripción

Planifikatzaile honetan, beste gomendio askoren artean, asteko menu osasuntsua planifikatzeko plantila bat topatuko duzu. 

Kontziente gara asteko menu osasuntsu bat planifikatzea zaila izan daitekela, familiarteko bakoitzak bere gustuak izan ditzakelako elikaduran eta denon gustuko asteko menu familiar osasuntsu bat sortzea ez delako beti erraza.

Horregatik, asteko menua planifikatzeko plantila honen bitartez errazago nola egin irakatsi nahi dizuegu, asteko menu erraz eta osasuntsuak sortzeko behar dituzuen aholku guztiak emanez. Ondorengoa azaltzen dizuegu:

  1. Zure eta zure familiartekoen dieta osasuntsua izateko gomendio nutrizionalak: 
    1. Zenbat fruta eta barazki komeni den jatea egunean 
    2. Zenbat arrain jatea gomendatzen den astean
    3. Zenbat haragi gorri jatea komeni den
    4. Zein zereal mota diren osasuntsuagoak
    5. Zenbat lekale jatea komeni den astean
  2. Harvard platera erabiltzeko azalpenak asteko menu osasuntsua nola planifikatu azalduz
  3. Otordu nutritibo eta osasuntsuak sortzen ikasteko adibide praktikoak

Planifikatzaile honetan inprimitzeko asteko menuaren plantila bat datorkizu, behin inprimituta plastifikatu eta astero erabil dezakezuna alkoholarekin ezabatu dezakezun errotulagailu bat erabiliz.  

Lagunduko dizula eta sukaldean modu errazagoan antolatu ahal izatea espero dugu!